XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Diruak ez du zorionik ematen.

Beste gauzak ondo izan ezkero, bai eskubide aundiak ematen ditu danerako... baño zoriona? Zorionik ez dakar.

Galdetu atsegiñetan dabiltzanai, eta ao batez esango dizute, zer egarri daukaten beti, eta egarri ori eziñ ase, edo ase orduko, berriz ere egarri biziago, amorratuago... Eta aien biotzak goibel, triste, utsik.

Esan zuen San Agustiñ'ek, oiekin ibilli ta gero: Jauna, zuretzat egin ginduzun, eta eziñ ase gure biotza, zurekin ez dala....

Santuak zorionekoak ote dira mundu onetan? Ez ta oietxek ere: gurutzapean bai daude, bide gorrian gora bai dijoaz, eta oñak minberatuta, nekatuta, jota gorputzak... Izatekotan, zorionekoak izateko ustean dijoaz, baña oraindik ez dira.

Zu zorionekoa al zera? Egia esaten ba dezu, ezetz esango didazu!.

Mikatza da bizitza, garratza, ozpiñez mindutakoa.

Nork gozatuko digu?.

Ama Birjiña'k, bere mantupean jartzen ba zera.

Amaikai gozatu die!!.

San Alonso Rodriguez, jesulagun anaia zan.

Ezkondua izan zan, eta alargundu zanean, gauza guziak utzi ta Jesuren Lagundian sartu zan.

Antxe bizi izan zan, lana eta lan, oso zarra il zan arte.

Urte askoan Mallorka'ko jesuiten etxean ate zai egon zan.